deco
teléfono 902 10 60 20
Buscar Toda la Web La Tienda Noticias RESOLVEMOS TUS DUDAS
Durangoko Azokak krisiaren mamua uxatzea lortu du gune berrien hauspoaz
11/12/12
Ampliar Foto

Pozik agertu dira Durangoko Azokaren antolatzaileak aurtengo emaitzekin. "Argi dago edozein eragin edo egoera okerren gainetik, Azokak erreferentzia nagusia izaten jarraitzen duela", baieztatu zuen Gerediaga Elkarteko presidente den Nerea Mujikak, Landako guneko areto nagusian atzo eskaini zen balantze-prentsaurrekoan. Azken eguneko datuen faltan, ostegunetik larunbatera 106.000 bisita inguru zenbatu dituzte. Aurten Azokak egun gutxiago bat izan duen arren -eta krisiaren mamuari eutsiz-, iazko zifra gainditu da.

Era berean, diskoen eta liburuen salmentari dagokionez, "urteko tendentzia apurtzea eta merkatuaren dinamika hobetzea" ere lortu dela adierazi du Aiert Goenaga Azokaren zuzendariak. "Pozik gaude gure saltzaileek, editoreek nahiz erakustokien arduradunek jakinarazitako informazioarekin, urtarriletik abendura bitarteko bilakaera kontuan hartuta Azokako salmentak onak izan direlako", gaineratu du Mujikak.

Landakoren baitan eta inguruan erantsitako gune berriak egonkortu izanaz ere poztu ziren antola-tzaileak. Guneka, areto nagusiak -liburu aurkezpenak eta hitzaldiak hartzen dituen espazioak- azaldutako mailarekin kontent agertu ziren, "une batzuetan espero baino erantzun eskasagoa jaso arren", zehaztu du zuzendariak.

Ahotsenearen balorazioarekin ere konforme daude, proiektuen aurkezpen-solasaldiei eta zuzeneko kontzertuei eskainitako espazio honek partaidetza handia jaso duela azpimarratu dute eta. Gune honen ordutegiaren zabalkuntza da arrakasta horren arrazoietako bat, aurten goizeko hamar t''erdietatik gaueko hamarrak aldera arte irekita izan baita euskal sorkuntzari. Gau eta egun, Landako parean dagoen Plateruenean ere musikak ez du etenik izan.

Saguganbarak -orain arte Haur Literatura Aretoa izenaz ezagutu izan dena- balorazio "bikaina" jaso du Goenagaren partetik. "Aurreikuspen guztiak aise gainditu dira eta jende andana ikaragarria hurbildu da txikien gunera". Dagoeneko 20 urte baino gehiago dira Berbaro elkarteak antolatzen duen programazioa martxan jarri zenetik, eta haur eta gurasoen arteko "transmisio-lanari" aipu egin zion Azokaren arduradunak: "Lehen haur txikiak zirenak, egun beren seme-alabekin datoz Saguganbarara".

Bestetik, "euskal teknopaten komunitateak" leku aproposa aurkitu omen du Kabi@ deritzon espazioan. "Babes handia eman digute proiektu hau aurrera atera-tzeko eta bertan utzi digute hainbat altxorren hazia", eskertu du. Wikipediaren elikatze masiboaren egitasmoa, Tranxmedia tailerrak nahiz ipuin-kontalari inprobisatuen saioak dira aurten landutako ekimenetako batzuk.

"Edozein egoera okerren gainetik Azokak erreferentzia nagusia izaten jarraitzen du", irizten du Nerea Mujikak

Azoka Telebistaren hazkundea ere nabarmendu zen atzoko balantzean. Online igortzeaz gain (streaming bidez), aurten zuntz optikoaren bitartez ere hedatu da eta 120.000 etxe inguruk Azokaren zuzeneko seinalea jasotzeko aukera izan dute.

Irudienea ikus-entzunezkoen espazioari dagokionez, estreinakoz barneratu da Landakon, eta aldeko irakurketa egin du Goenagak, 3D-ko ekoizpenen eta film luzeen proiekzioak bereziki arrakasta-tsuak suertatu direla.

Edonola ere, gune honen "eremu naturala" Durangoko Zugaza zinema dela aitortu du. "Durango Hiri Azoka egitasmoaren harira, ideia horretan gabiltza, baina hau ez bada posible, jada identifikatu ditugu zein hobekuntza tekniko egin beharko liratekeen hurrengorako", argitu du.

Durango Hiri azoka Aipatu Hiri Azoka horren "termometro" da Szenatokia, San Agustin kultur gunean bigarren urtez ezarri den antzerkirako txokoa. "Erantzuna ona izan den arren, badakigu hobea izan daitekeela, baina gisa honetako guneek denbora behar dute egonkortzeko", nabarmentzen du. San Agustin Landakoren eremutik at dagoen Azokako gune bakarra da, eta horregatik honen zabalkuntzarako "jauzia" neurtzeko balio du.

Hiri Azoka baita Gerediaga Elkarteko estrategiaren ardatza. "Garbi daukagu proposamen guztiak Landakora mugatzeak Azokari berari kalte egiten diola", baieztatu du. Baina, kontzeptu hori barneratzeko denbora behar azpimarratu du, baita azpiegiturak ere. "Trenbidea oraindik ez da lurperatu, eta horrek barrera psikologiko bat ezartzen du jendean", deritzo.

Kultura gonbidatuak aipamen berezia jaso zuen. "Ijitoen kulturaren aberastasuna ezagutzeko aukera izan dugu", poztu da Goenaga, zeinak Plateruenan ospatutako gau ijitoak eskainitako kulturen arteko "zubi-lana" goraipatu duen.

Merezitako atseden-tarte baten ostean, Gerediaga Elkarteak datorren urteko Azokari ekingo dio berriro ere, "kulturgintza kateko eragile guztiekin indarrak batuz" eta, astiro baina irmo, aurrera eginez.

(NOTICIASDENAVARRA.COM)

Imprimir Noticia   Enviar a un amigo 
Primera FichaFicha AnteriorFicha Siguiente�ltima Ficha


Carrito de la compra
Ofertas Excepcionales
OFERTA  SAN FERMIN en Relieve
San fermin en relieve
60,00 € - 50,00 €
OFERTA  San Cernin
San cernin
80,00 € - 50,00 €
OFERTA  Rey Europeo
Rey europeo
70,00 € - 60,00 €
OFERTA  FUENTE LEON
Fuente leon
90,00 € - 80,00 €
deco
deco
El momentico
© 2018 | T 902 053 118 | atencionalcliente@elmomentico.com
deco

Uso de cookies:

Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información