deco
teléfono 902 10 60 20
Buscar Toda la Web La Tienda Noticias RESOLVEMOS TUS DUDAS
Berrikuntzaz beteta dator Lekeitioko Euskal Zine Bileraren 39.edizioa
06/10/16
Ampliar Foto
Ikus-entzunezko munduan euskarak badu bere tokia. Urte asko daramatza Lekeitioko Euskal Zine Bilerak euskarazko zinea bultzatzen. 39. edizioa dute aurtengoa eta berrikuntzez gainezka dator. Horien artean aipagarriena, data aldaketa izan da. Aurten, urriaren 16tik 22ra bitartean ospatuko dute jaialdia. Koldo Goitia, Lekeitioko Alkatearen esanetan, topaketa aurreratu dute neguan oso jende gutxi erakartzen duelako Zine Bilerak. Aurten, beraz, egutegian Donostiako Zinemaldia eta Zinebi artean kokatuko da.

Topaketa zinematografiko honek badu bereizgarri nagusi bat: Euskal Herrian egiten den euskarazko zinemaldi bakarra da. Ildo horretatik doaz oinarrian dituzten helburuak; alde batetik, euskarazko lan amateurrak saritzea eta horiei bidea egiten laguntzea. Eta bestetik, zinemagin-tza profesionalaren bilgune izatea.

Hala, lehiaketak bi kategoria aurkezten ditu: profesionala eta amateurra. Antolatzaileek azaldu duten moduan, 39.edizio honetan, 50 lan baino gehiago jaso dituzte eta horietatik hamaika lan profesional eta hogeita bat lan amateur aukeratu dituzte. Azken hauen artean, bost lanek Gazte 22 sailean parte hartuko dute.

Joseba Zuberogoitia Euskal Zine Bilerako kideak azaldu du ez dela lan erraza izan aukeraketa, “maila altua” dagoelako. Zailtasun horrekin bat dator Tessa Andonegi aktorea (Goenkale eta Jaun ta Jabe telesailetan parte hartzeagatik ezaguna). Izan ere, epaimahaian egoteko aukera izan du aurten eta hala min-tzatu da: “Lanak ikusitakoan ez zara konturatzen zein den muga. Zaila da bereizten kategoria, lanen kalitatea gero eta handiagoa delako”.

Parte hartzeari dagokionez, “kopuru ona” dela dio Zuberogoitiak: “Hazten goaz. Hemen atzean gazteak daude, interes bat dago eta hori bultzatu beharra dago. Gazteak erakarri behar dira euskarazko zinera”. Urriaren 22an jakingo da zeintzuk izan diren film lehiaketaren irabazleak, “azken momentura arte mantentzen dugu sekretua”, gaineratzen du Zuberogoitiak. Guztira, bost kategoria saritzen ditu Euskal Zine Bilerak: argazkia, gidoia, ekoizpena, zuzendaritza eta lan onena arlo bitan: bat amateur kategorian eta bestea profesionalen taldean.

Berrikuntzek markatu dute 39.edizioaren bidea. Besteak beste, lehen aldiz egin da kartel lehiaketa Euskal Zine Bileraren edizioa ilustratzeko asmotan. “Kakoa” izan da aurtengo gaia, euskara hutsean lan egiten duten zine-egileak “harrapatu” eta batzea erdiesten baitu bete-betean, Zuberogoitiaren hitzetan: “Ondo erakusten du gure asmoa zein den. Kakoa, arrantzaleen mundua, amua, arrainak harrapatzea, erakartzea, euskal zinera hurbiltzea, alegia”. Kartel lehiaketara, hamasei lan aurkeztu dituzte guztira. Irabazlea Alejo Moreno Sainz izan da eta 1.000 euroko saria jasoko du.

Horretaz gain, Donostia 2016-rekin elkarlana sustatu du Zine Bilerak. Europa Transit enbaxadaren arduradun Imanol Otaegik azaldu du Mugaminak lana Lekeition aurkeztuko dutela urriaren 15ean: “Zipren grabatutako dokumentala izango da”. Xuban Intxaustik zuzendu du ikus-entzunezko pieza eta Amets Arzallus protagonista da bertan. Zipre aukeratu dute, besteak beste, kantu inprobisatua eta bertsolari-tza oso garatuta dutelako eta “horrek ere harremana eraikitzen du Euskal Herriarekin”.

Sari mordoa Aritza Escandon Topaguneko kideak aurkezpen honetan nabarmendu izan nahi du Benito Ansola beka, Lekeitioko Zine Bilera markoan banatzen den saria, alegia. Orain dela hiru urte abian jarri zuten eta ordutik 30 lan baino gehiago jaso dituzte. “Harrobi lana sustatzen saiatzen garen aldetik, gazte sortzaileei zuzendutako beka da”, adierazi du. Bataz-besteko adina 26 urtekoa dela jakinarazten du. Halaber, datu garrantzitsu batzuk utzi dizkigu partaidetzari dagokionez: %30 izan dira emakumeak eta %70 gizonezkoak. Baina hiru edizio hauetan sei zuzendari izan dira irabazleak eta horietatik %50 gizonezkoak izan dira eta %50 emakumezkoak. “Beraz, kantitateak ez dakar kalitatea”, dio. 2015eko Benito Ansola Bekaren irabazlea Irati Cano donostiarra izan zen. Leihoak lana burutu zuen, hamaika minutuko laburmetrai esperimentala.

Halaber, Euskal Zinemaren Begiradak, aurtengo edizioan, Kontxu Odriozola omenduko du, euskal zineari egindako aportazio guztiagatik. Antzar Morea saria ere banatuko dute aurten. Genero ikuspegia hoberen txertatzen duen lana sarituko dute eta gainera, kontuan hartuko dute emakumearen presentzia zenbatekoa izan den lana sortzeko prozesuan.

genero ikuspegitik Ana de Castro Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Nagusiak dio ibilbide luze honetan aldaketak izan dituela Zine Bilerak. Baina gaineratzen du jakin izan duela garai berrietara egokitzen. Horren adibide dugu, aurten generoaren ikuspegitik landu duten begirada. Edizio honetan, (H)emen-Her(e) plataformarekin aritu dira elkarlanean. Emakumeen ikusgarritasuna susta-tzeko sortu zen proiektuak Izaskun Arandia du zuzendari: “Eredugarria da, ez bakarrik euskal zinea sustatzen duelako baizik eta aurtengo edizioaren diseinutik genero berdintasuna kontuan hartu dutelako”.

Horrelako ekintza positiboak egin behar direla dio Arandiak berdintasun hori lortzeko, bere esanetan, “oso urruti gaudelako oraindik”. Euskal Zine Bilerak lortu du ikuspegi hori, Arandiaren ustez: “Programazioan, edukietan, epaimahai ekitatiboan eta ekitaldietan ere saiatu dira emakumeei lekua egiten; gainera, aurkezleak ere emakumeak dira. Nik uste dut oso pauso garrantzitsua dela”. (H)emen Her(e) plataformak gidatuko du, adibidez, hilaren 22an Barandiaran kultur aretoan izango den mahai-ingurua: Emakume ikus-entzunezkoetan: Hezkuntzatik lan mundura.

(NOTICIASDENAVARRA.COM)
Imprimir Noticia   Enviar a un amigo 
Primera FichaFicha AnteriorFicha Siguiente�ltima Ficha


Carrito de la compra
Ofertas Excepcionales
OFERTA  SAN FERMIN en Relieve
San fermin en relieve
60,00 € - 50,00 €
OFERTA  San Cernin
San cernin
80,00 € - 50,00 €
OFERTA  Rey Europeo
Rey europeo
70,00 € - 60,00 €
OFERTA  FUENTE LEON
Fuente leon
90,00 € - 80,00 €
deco
deco
El momentico
© 2018 | T 902 053 118 | atencionalcliente@elmomentico.com
deco

Uso de cookies:

Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información